{"id":451,"date":"2024-10-01T16:55:22","date_gmt":"2024-10-01T14:55:22","guid":{"rendered":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/green-shooting\/"},"modified":"2026-07-15T08:17:57","modified_gmt":"2026-07-15T06:17:57","slug":"green-shooting","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/eu\/green-shooting\/","title":{"rendered":"Green shooting"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ikus-entzunezko industria ingurumen-inpaktu handieneko sektoreetako bat da. Baina, era berean, sentsibilizazio-tresna garrantzitsua ere bada orainaldi jasangarri batera bidean ekintzak inspiratu eta sustatzeko, ekonomiaren, ingurumenaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka bermatuko duen orainaldi batera bidean, hain zuzen.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Vitoria-Gasteiz Araba Film Commission-en jasangarritasuna ikus-entzunezko industriara hurbildu nahi dugu, eta ingurumen-inpaktu positiboa sortuko duten ekoizpen eredu berrietarantz aldatzeko prozesu honetan lagundu nahi dizuegu.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Horregatik, hainbat tresna jarri ditugu zuen eskura. Helburua da bide horretan gidari edota oinarri izan ditzazuela, zuen ekintzak bultzatu eta planeta errespetatzen duen ekoizpen-eredu jasangarriagoa sustatu dezazuen.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Jarduera onen dekalogoa<\/h2>\n\n\n\n<ol class=\"wp-block-list bold\">\n<li><strong>Berdez komunikatu<\/strong>: zehaztu taldean jasangarritasun-plana: xedeak, neurriak eta ekintzak. Jarri informazio-kartelak bulegoan eta platoan, taldea inplikatu eta kontzientziatu dadin. Eman zure jarduera onen berri hedabideetan, eta partekatu ideiak eta jarduerak sektorearekin.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Kokapen arduratsua<\/strong>: elkarrengandik ahalik eta hurbilen dauden tokiak aukeratu. Informa zaitez, eta errespetatu kokapenetako ingurumen-arloko ezaugarri eta araudiak.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Garraio eta mugikortasun eraginkorra<\/strong>: planifikatu garraio-logistika modu eraginkorrean, bidaiak optimizatzeko. Ibilgailuak partekatu. Informatu taldea garraio publikoak ematen dituen aukerez eta bizikletak alokatzeko guneez.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Tokiko hornitzaileak<\/strong>: gizarte- eta ingurumen-politikaren bat ezarrita duten tokiko hornitzaileak hautatu. Sustatu tokiko enplegua.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Otordu-zerbitzu jasangarria<\/strong>: erosketetan, hondakinen kudeaketan, ontzien murriztapenean edo ontzi biodegradagarri nahiz berrerabilgarrien erabileran politika jasangarria duten eta hurbileko eta sasoiko produktuekin lan egiten duten tokiko hornitzaileak aukeratu.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Kontsumoa murriztu<\/strong>: ahal dela, saihestu filmazio-ekipoak, -materialak edo -elementuak erostea, alokairua sustatuz. Murriztu paperaren erabilera eta sustatu digitalizazioa. Ezarri garapen jasangarrian oinarritutako erosketa- eta fabrikazio-irizpideak.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Murriztu, berrerabili eta birziklatu<\/strong>: sortu hondakinak kudeatzeko plan bat: gaikako bilketa bulegoan eta platoan. Dekoratua, jantziak eta abar alokatu, berrerabili, maileguan eskatu eta bigarren eskukoak erosi. Soberakinak banatu, saldu edo ongintzazko elkarteei eman.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Ura: bizi-iturria<\/strong>: saihestu norberak erabiltzeko plastikozko ur-botilak eta, horien ordez, jarri ur-banatzaileak \/ ontziak betetzeko guneak, eta sustatu botila eco-friendly pertsonalizatuak, kantinplorak eta abar.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Murriztu energia-kontsumoa<\/strong>: sentsibilizatu energia-eraginkortasuneko ohituretan: itzali argiak erabili behar ez direnean, saihestu standby-egoera eta erabili kontsumo baxuko argi eta bonbillak eta bateria birkargagarriak. Birziklatu materiala horretarako prestatutako tokietan.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Ebaluazioa<\/strong>: izendatu Eco-Manager bat jasangarritasun-planaren jarraipena egin dezan. Produkzioaren aurretik eta ondoren, ebaluatu zure karbono-aztarna, kalkulagailua erabiliz.<\/li>\n<\/ol>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Tresnak<\/h2>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong><a href=\"\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/90593_eu.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Jardunbide Egokien Gida<\/a><\/strong>: zuen proiektuetara egokitu ditzakezuen neurri eta ekintzak hartzen ditu barne.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/wp-content\/uploads\/2024\/10\/CalculadoraHuellaCarbono.xltm.zip\"><strong>Karbono-aztarnaren kalkulagailua<\/strong><\/a>: ekoizpen baten inpaktua ezagutzeko eta, era horretan, hura txikiagotzeko zer egin jakiteko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ikus-entzunezko industria ingurumen-inpaktu handieneko sektoreetako bat da. Baina, era berean, sentsibilizazio-tresna garrantzitsua ere bada orainaldi jasangarri batera bidean ekintzak inspiratu eta sustatzeko, ekonomiaren, ingurumenaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka bermatuko duen orainaldi batera bidean, hain zuzen. Vitoria-Gasteiz Araba Film Commission-en jasangarritasuna ikus-entzunezko industriara hurbildu nahi dugu, eta ingurumen-inpaktu positiboa sortuko duten ekoizpen eredu berrietarantz aldatzeko prozesu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":27,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categorias-empresas":[],"categorias-profesionales":[],"class_list":["post-451","page","type-page","status-publish","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/451","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=451"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/451\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1592,"href":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/451\/revisions\/1592"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=451"}],"wp:term":[{"taxonomy":"categorias-empresas","embeddable":true,"href":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categorias-empresas?post=451"},{"taxonomy":"categorias-profesionales","embeddable":true,"href":"https:\/\/vgafilmcommission.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categorias-profesionales?post=451"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}