Cookieen politika

Arabako Foru Aldundiak cookie-ak erabiltzen ditu webgune honetan, betiere indarreko araudiaren arabera. Atal honetan, cookie-politikari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Zer dira cookie-ak?

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webguneek erabiltzaileen ordenagailuan edo gailu mugikorrean instalatzen dituztenak, nabigazio-jarduera erregistratzeko.

Cookieei esker, webguneak informazioa gogorarazten du bisitatzen den aldiro, erabiltzaileei nabigazio-esperientzia pertsonalizatua eskaintzeko. Cookie batzuk beharrezkoak dira segurtasun-arrazoiengatik.

Erabiltzen ditugun cookie-ak

Gure webgunean cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu.

1. Cookie propioak

Gure domeinuan (vgafilmcommission.eus) eta hari dagozkion azpidomeinuetan kudeatzen ditugun cookie propioak beharrezkoak dira gure webgunearen funtzionamendu egokirako eta horiek ezin dira baztertu. Urtebete igaro ondoren automatikoki desagertuko dira.

Cookie teknikoak

  • Deskribapena: cookie hauek webean edo aplikazioan nabigatzeko eta horietan dauden aukerak edo zerbitzuak baliatzeko aukera ematen dute.
  • Helburua: hauetarako baliatzen ditugu, besteak beste: saioa identifikatzeko, ziurtagiri elektronikoaren zein Herritarren Udal Txartelaren (HUT) bidezko konexioaren bitartez mugatutako ataletan sartzeko, ordainketak kudeatzeko, izena emateko eskaera egiteko, etab.

Pertsonalizazio-cookie-ak

  • Deskribapena: cookie hauek erabiltzaileak zerbitzua ezaugarri jakin batzuen arabera erabili ahal izateko behar den informazioa gogoratzen dute. Ezaugarri horiei esker, erabiltzailearen esperientzia beste erabiltzaile batzuetatik bereiz daiteke.
  • Helburua: hobespenak gogoratzeko erabiltzen ditugu, hala nola azken aldiz hautatutako hizkuntza edo onartutako cookie-politikaren aukerak.

2. Hirugarrenen cookie-ak

Kanpoko domeinuetatik eskainitako zerbitzuek kudeatzen dituztenak dira. Erabilerei buruzko informazio estatistikoa lortzeko baliatzen ditugu domeinu horiek (Google Analytics, esaterako), bai eta gure webgunean sare sozialak txertatzeko ere.

Cookie estatistikoak

  • Deskribapena: cookie hauek gure webguneen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egitea ahalbidetzen dute. Inoiz ez dira lotuko pertsona bat zuzenean identifikatzera eraman dezakeen inolako datu pertsonalekin.
  • Helburua: bildutako informazioa gure webgune, aplikazio eta plataformen jarduera neurtzeko erabiltzen dugu, horren bidez zerbitzuaren esperientzia hobetu ahal izateko.

Publizitate-cookie-ak

  • Deskribapena: cookie hauek publizitate-espazioak kudeatzeko aukera ematen dute, betiere erabiltzaileak zein eduki kontsultatzen dituen, eta nolako portaera zein nabigazio-ohitura dituen aintzat hartuta.
  • Helburua: gure guneetan Youtubeko bideoak edo sare sozialetako widgetak erakusteko erabiltzen ditugu. Hirugarren horiek txertatzen dituzte cookie horiek, halakorik duen orrialderen bat bisitatzen denean.

Nola kudeatu cookieak?

Cookieak ezabatzeko eta administratzeko informazioa

Zure ekipoan instalatutako cookieak ezabatu, blokeatu edo baimendu ditzakezu, bai eta cookie-ak kudeatzeko hobespenak ezarri ere. Horretarako, gailuan instalatuta duzun nabigatzailearen konfigurazioan sartu behar zara:

  • Microsoft Edge nabigatzailean cookieak kendu eta kudeatzea (gaztelaniaz)
  • Google Chrome nabigatzailean cookieak kendu eta kudeatzea (gaztelaniaz)
  • Mozilla Firefox nabigatzailean cookieak kendu eta kudeatzea (gaztelaniaz)
  • Safari nabigatzailean cookieak kendu eta kudeatzea (gaztelaniaz)

Google Analytics-eko datuen erabilera desgaitzea

Baduzu Google Analytics-en analisi-cookieak zure datuak webgune honetan jasotzeko aukera galarazterik. Horretarako, Google Analytics-eko nabigatzaileentzako desgaikuntza-osagarria (gaztelaniaz) instalatu behar duzu.

Pribatutasun-politika

Arabako Foru Aldundiak konpromisoa hartu du pribatutasuna babesteko eta tratatzen dituen datu pertsonalak modu egokian eta arduratsuan erabiltzeko. Gure gunean zure pribatutasuna nola babesten dugun jakin nahi baduzu, gure pribatutasun-politika kontsulta dezakezu.

Gure webgunean erabiltzen diren cookieak:

 
 

Cookieen kudeaketa

Zure esku dago oraingo konfigurazioa onartzea, edo aldatzea:

 

Kudeatu Cookieen baimena