Pribatutasun-politika

Arabako Foru Aldundiak eta beraren erakunde autonomoek bere gain hartuta dute pribatutasuna babesteko konpromisoa, eta tratatzen dituzten datu pertsonalen erabilpena, bai online -webgune edo edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorren bitartez-, bai offline direnak ere.

Nolanahi ere, irakur itzazu arretaz pribatutasun-politikaren inguruko ohar hauek, eta zure datu pertsonalak eman soilik horiekin ados bazaude. Ados ez bazaude, ez ezazu webgune hau erabili, ezta bertan agertzen diren zerbitzuak ere, eta ez eman datu pertsonalik.

Eskatzen diren izaera pertsonaleko datuak titularra identifikatu eta hark egiten duen eskabideari erantzuteko baino ez dira erabiliko, edo eskatzen diren zerbitzuak emateko, eta ez dira, gerora, helburu horiekin bateragarri ez den moduan tratatuko.

Interesdun bakoitzarengandik jasotzen diren datuek egokiak, pertinenteak eta ez gehiegizkoak izan beharko dute kasuan kasuko xedeetarako, eta beharrezko den guztietan eguneratuko dira.

Datuak jaso aurretik, politika honetan arautzen diren kontu orokorrei buruzko informazioa emango zaio titularrari, haien tratamenduari dagokionez berariazko adostasun zehatza eta zalantzagabea adierazterik izan dezan, honako alderdi hauek kontuan izanik:

Datuen tratamenduaren arduraduna

Arabako Foru Aldundia da zure datuen arduraduna.

  • Posta helbidea: Probintzia Plaza, 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 18 18 18

Nola eskuratzen dira zure datuak

Interesdunak berak emanda

Litekeena da gure zerbitzuak eskatzean zerorrek emanak izatea -online edo offline-, zurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Webgune honen bitartez edo edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorren bitartez ematen dizkiguzularik, informazioa jaso egiten dugu; esate baterako, erabiltzaile gisa izena ematen duzularik, edozein formulario datu pertsonalekin betetzen duzularik edo zuzenean posta elektronikoz guregana jotzen duzularik.

Zure datu pertsonalak ematean, informazio hori emateko gaituta zaudela bermatzen duzu eta, benetakoa, egiazkoa, zehatza, eguneratuta eta konfidentziala ez dela eta ez duela inongo kontratu-mugapen edo besteren eskubiderik urratzen. Halaber, konpromisoa hartzen duzu ez duzula beste inongo erabiltzaileren lekua hartuko, hark webguneko zerbitzu eta edukietarako erregistratzean emandako datuak baliatuz.

Zure erantzukizuna izango da zure datuak eta profila zuzen eta eguneratuta mantentzea, eta Arabako Foru Aldundiak ez du inongo erantzukizunik izango zuk hala egin ezean.

Modu automatikoan, webgunea bisitatzen delarik

Webgunea bisitatzen duzunean, datuak bidaltzen dira zure nabigatzailetik gure zerbitzarira, zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaile gisa duzun esperientzia hobetzeko; esate baterako, web-orrira hirugarrenen zerbitzuen bitartez sartzen zarenean -edo gure zerbitzuetan saioa hasten-, hala nola sare sozialen edo Googleren bitartez. Datu horiek automatikoki jaso eta gorde ditzakegu, edo hirugarrenek, gure izenean. Hauek barne har ditzakete datu horiek:

  • erabiltzailearen IP helbidea
  • bisitaren data eta ordua
  • erabiltzailea datorren webgunearen URLa
  • gure webgunean bisitatutako orriak
  • erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile-mota eta bertsioa, sistema eragilea eta abar).

Erabilera eta saio horiek -eta erlazionatutako informazioa- tratatu eta erregistra dezakegu, modu independentean edo hirugarren baten laguntzarekin, baita cookie-ak eta bestelako jarraipen-teknologiak baliatu ere, hala nola flash cookie-ak eta web-analisiak.

Hirugarren batek interesdunaren datuak komunikatzen dizkiolarik

Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, Arabako Foru Aldundiak edozein administrazio publikok landutako dokumentuak kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu, baldin eta datuen tratamendua beharrezkoa bada interes publikoko eginkizun bat betetzeko edo Arabako Foru Aldundiari esleitutako botere publikoak baliatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1 e) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Izan ere, 39/2015 Legearen arabera, administrazio publikoek ez diete interesdunei eskatuko aplikatu beharreko araudiaren arabera aurkeztu behar ez duten datu edo agiririk, ezta interesdunak aurrez edozein administrazio publikori emana dizkion datu edo agiririk ere.

Halaber, baliteke zure datu pertsonalak ez ematea zuk zeuk, interesdun gisa, baizik eta hirugarren batek, hala nola senide batek, edo Arabako Foru Aldundiarekin proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak garatzeko, lankidetza-hitzarmenak formalizatzeko edo bestelako akordioak gauzatzeko harremana duten erakunde edo entitate publiko nahiz pribatuek.

Kasu horietan, honako datu-kategoria hauek trata ditzakegu: identifikazio-datuak; ezaugarri pertsonalei buruzko datuak; inguru sozialei buruzko datuak; datu akademiko eta profesionalak; datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruei buruzkoak; ondasun eta zerbitzuen transakzioei buruzko datuak; enpleguari buruzko datuak; eta, hala badagokio, interesdunaren osasunari buruzko datu berezien kategoriako datuak ere.

Pribatutasun-politika hau onartzean, Arabako Foru Aldundiari baimena ematen diozu, beharrezkoa denean, proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak garatzeko, lankidetza-hitzarmenak formalizatzeko edo bestelako akordioak gauzatzeko harremana duen erakunde edo entitate publiko nahiz pribatuari datu osagarriak eskatzeko, aurrez adierazitako helburuetarako beharrezkoa den informazioa osatu ahal izateko.

Datu berezien kategoriako datuen tratamendua interesdunaren berariazko adostasunean oinarritzen denean, datuak ematen dituen hirugarrenaren erantzukizuna izango da adostasun hori aldez aurretik eta behar bezala lortu izana. Halaber, hirugarren horren erantzukizuna izango da interesdunari jakinaraztea haren datu pertsonalak Arabako Foru Aldundiari komunikatuko zaizkiola eta hark tratatuko dituela.

Hori bereziki aplikatuko zaie Arabako Foru Aldundiarekin proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak garatzeko, lankidetza-hitzarmenak formalizatzeko edo bestelako akordioak gauzatzeko harremana duten erakunde edo entitate publiko nahiz pribatuei.

Interesduna bera ez bada datuak ematen dituena, baizik eta hirugarren bat, hirugarren horrek bermatu beharko du interesdunaren berariazko baimena duela haren datu pertsonalak komunikatzeko. Kasu horretan, Arabako Foru Aldundia ez da erantzule izango interesdunak datu horien komunikazioaren inguruan erreklamaziorik aurkezten badu; izan ere, datuak interesdunaren izenean edo haren intereserako komunikatu dituen pertsona edo entitatea izango da horren gaineko erantzulea.

Interesdunak hirugarrenen datuak komunikatzen dituelarik

Beste pertsona batzuen datu pertsonalei dagokienez, arreta berezia jarri behar duzu haien pribatutasuna errespetatzeko, datu horiek komunikatu edo argitaratzen dituzunean.

Datu pertsonalen titularrak soilik baimendu dezake, dagokionean, bere datuen tratamendua. Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkiguzu, zure erantzukizuna izango da haien aldez aurreko eta berariazko adostasuna lortuta izatea, datu horiek tratatu eta komunikatzeko, baita haiei jakinaraztea ere Arabako Foru Aldundiak haien datu pertsonalak tratatuko dituela.

Hirugarrenen datu pertsonalak haien adostasunik gabe argitaratzeak datu pertsonalak babesteko araudia urratzea ekar dezake, eta, halaber, ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideei buruzko araudia ere urratu dezake.

Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkiguzu, pribatutasun-politika hau onartzean berariaz bermatzen duzu horretarako beharrezko baimena duzula, eta Arabako Foru Aldundia erantzukizunetik salbuesten duzu interesdunak erreklamaziorik aurkezten badu. Horrelakoetan, datuak interesdunaren izenean edo haren intereserako komunikatu dituen pertsona edo entitatea izango da erantzulea.

Zure datuen tratamendua

Ematen dizkiguzun datuak hainbat helburutarako trata ditzakegu, ematen diren zerbitzuen arabera, eta, nolanahi ere, harekiko kontaktua eta komunikazioa mantentzeko eta Foru Aldundiak eskatutako edo ematen dituen zerbitzuak kudeatzeko.

Behar izanez gero, datuak hartzeko bideetako bakoitzean -webguneko formularioak, paperezko formularioak, lokuzio edo kartelak eta informazio-oharrak- txertatutako informazio-klausulen bitartez adieraziko dira helburu esplizituago eta zehatzagoak, kasuan kasu.

DBEOko 30. artikulua betez, Gasteizko Udalak bere jarduerak eskatzen dituen datu pertsonalak Tratamendu-jardueren erregistroa du (2020/05/15eko bertsioa).

Zure datuak gordetzeko denbora

Oro har, ematen dizkiguzun datu pertsonalak gorde egingo ditugu, arreta-historiala mantentzeko eta gure zerbitzuak modu eraginkorrean kudeatzeko, harik eta interesduna zaren aldetik datuak ezabatzeko eskatzen duzun arte.

Hala ere, ezabatzeko eskaera egin arren, datuak blokeatuta mantendu ahal izango dira, behar den denboran eta tratamendua mugatuta, honako helburu hauetarako soilik: bete beharreko lege- eta kontratu-betebeharrak betetzeko; gure erantzukizunen preskripzio-epeak igaro arte gordetzeko; edo interesdunarekiko harremanetik erator daitezkeen erreklamazioak aurkeztu, kudeatu edo defendatu ahal izateko.

Beste kasu batzuetan, tratamendu-jardueren erregistroan datu pertsonalen tratamendu bakoitzeko zehazten denaren mende egongo da datuak gordetzeko epea.

Datuak tratatzeko legitimazioa

Datu pertsonalak tratatzeko legitimazio-oinarria hainbat motatakoa izan daiteke: interesdunaren adostasuna; lege-betebehar bat betetzea; Arabako Foru Aldundiak interes publikoko eginkizun bat betetzea edo dagozkion botere publikoak baliatzea; ezinbesteko interesak babestea; edo kontratu bat gauzatu edo betearaztea.

Eskatutako datuak ematea beharrezkoa da, zure eskaerari erantzuteko edo eskatutako zerbitzuak emateko ezinbestekoak direlako. Datu horiek ematen ez badituzu, ezin izango dugu eskaera kudeatu edo zerbitzua eskaini.

Zure datuak ematean, horiek tratatzeko adostasuna ematen duzula ulertuko da, baldin eta tratamenduaren oinarri juridikoa adostasuna bada. Nolanahi ere, edozein unetan kendu ahal izango duzu emandako adostasuna, honako helbide honetara idatziz: vga@vgafilmcommission.eus.

Zure datuak komunikatu ahal dizkiegun hartzaileak

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak hirugarren erakunde edo entitateei komunikatu ahal izango dizkiegu, baldin eta komunikazio hori beharrezkoa bada datu-lagatzailearen eta datu-hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzenean lotutako helburuak betetzeko. Halaber, datuak komunikatu ahal izango zaizkie lege-betebeharren ondorioz horiek jasotzeko eskubidea edo betebeharra duten erakunde eta entitateei, baita Arabako Foru Aldundiarekin proiektu sozialak edo kulturalak garatzeko, lankidetza-hitzarmenak formalizatzeko edo bestelako akordioak gauzatzeko harremana duten erakunde edo entitate publiko nahiz pribatuei ere.

Jakinarazten dizugu, jardueraren osagarri diren zerbitzuak emateko (hala nola ostatatzea, hosting-a, softwarea zerbitzu gisa (Software as a Service), urruneko segurtasun-kopiak eta mantentze-lan informatikoak, posta elektronikoaren kudeaketa, posta elektroniko bidezko bidalketak eta marketina, fitxategien transferentzia eta antzeko zerbitzuak), balitekeela Arabako Foru Aldundiak Estatu Batuetako edo beste herrialde batzuetako zerbitzu-hornitzaileak erabiltzea, eta hornitzaile horiek datu pertsonaletara sarbidea izan dezaketela beren zerbitzuak emateko.

Hornitzaile horiek aldatu egin daitezke denboran zehar. Nolanahi ere, Arabako Foru Aldundiak bermatuko du datu pertsonalen babes-maila egokia duten hornitzaileak hautatzea, hau da, Europar Batasuneko araudiak eskatzen dituen babes-maila baliokideak bermatzen dituztenak, bai nazioarteko transferentziarako berme egokien bidez, bai indarrean dagoen araudiak aitortutako beste mekanismo batzuen bidez.

Edonola ere, datuen nazioarteko transferentziaren bat egin behar bada, Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko herrialdeetara, transferentzia hori datu pertsonalak babesteko araudiak ezarritako bermeekin egingo da.

Zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzularik

  • Datuetan sartzeko eskubidea: tratatzen ari garen datu pertsonalei buruzko informazioa jaso, baita horien kopia eskatu ere.
  • Zuzentzeko eskubidea: oker dauden datu pertsonalak zuzentzako edo osagabeak osatzeko eska diezagukezu, baita deklarazio osagarria eginez ere.
  • Ezabatzeko eskubidea (ahanzturaren eskubidea): zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, baldin eta, besteak beste, datuak bildu ziren helburuetarako beharrezkoak ez badira, tratamendurako emandako adostasuna kentzen baduzu, datuak legez kanpo tratatu badira edo ezabatzea legezko betebehar bat betetzeko beharrezkoa bada.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu. Kasu horretan, datuak erreklamazioak aurkezteko, egikaritzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira, aplikatu beharreko araudiak ezarritako salbuespenetan izan ezik.
  • Datuak eramateko eskubidea: zure datu pertsonalak formatu egituratu batean, erabilera komunekoan eta irakurketa mekanikokoan jasotzeko eska diezagukezu, bai zuri emateko, bai zuk izendatutako beste arduradun bati transmititzeko, betiere aplikatu beharreko baldintzak betetzen badira.
  • Aurka egiteko eskubidea: zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin dezakezu, tratamendua gure interes legitimoan edo interes publikoko eginkizun bat betetzean oinarritzen denean, baita zure datuak zuzeneko marketing-helburuetarako tratatzen direnean ere.

Eskubideak baliatzea

Eskubide horiek baliatzeko, eskaera bat aurkeztu beharko diozu Arabako Foru Aldundiari, idatziz eta sinatuta, eta zure nortasuna egiaztatzeko dokumentuarekin batera, pribatutasun-politika honen hasierako atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora bidalita. Zure datu pertsonalak aldatuz gero, helbide horren bidez jakinarazi beharko duzu.

Eskaera horietakoren bat jasotzen dugunean, indarrean dagoen araudiak ezarritako epeetan erantzungo dizugu.

Halaber, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Zure eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo horiek baliatzeko beharrezko formularioak eskuratu nahi badituzu, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren webgunea kontsulta dezakezu: www.avpd.eus.