Green shooting

Ikus-entzunezko industria ingurumen-inpaktu handieneko sektoreetako bat da. Baina, era berean, sentsibilizazio-tresna garrantzitsua ere bada orainaldi jasangarri batera bidean ekintzak inspiratu eta sustatzeko, ekonomiaren, ingurumenaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka bermatuko duen orainaldi batera bidean, hain zuzen.

Vitoria-Gasteiz Araba Film Commission-en jasangarritasuna ikus-entzunezko industriara hurbildu nahi dugu, eta ingurumen-inpaktu positiboa sortuko duten ekoizpen eredu berrietarantz aldatzeko prozesu honetan lagundu nahi dizuegu.

Horregatik, hainbat tresna jarri ditugu zuen eskura. Helburua da bide horretan gidari edota oinarri izan ditzazuela, zuen ekintzak bultzatu eta planeta errespetatzen duen ekoizpen-eredu jasangarriagoa sustatu dezazuen.

Jarduera onen dekalogoa

  1. Berdez komunikatu: zehaztu taldean jasangarritasun-plana: xedeak, neurriak eta ekintzak. Jarri informazio-kartelak bulegoan eta platoan, taldea inplikatu eta kontzientziatu dadin. Eman zure jarduera onen berri hedabideetan, eta partekatu ideiak eta jarduerak sektorearekin.
  2. Kokapen arduratsua: elkarrengandik ahalik eta hurbilen dauden tokiak aukeratu. Informa zaitez, eta errespetatu kokapenetako ingurumen-arloko ezaugarri eta araudiak.
  3. Garraio eta mugikortasun eraginkorra: planifikatu garraio-logistika modu eraginkorrean, bidaiak optimizatzeko. Ibilgailuak partekatu. Informatu taldea garraio publikoak ematen dituen aukerez eta bizikletak alokatzeko guneez.
  4. Tokiko hornitzaileak: gizarte- eta ingurumen-politikaren bat ezarrita duten tokiko hornitzaileak hautatu. Sustatu tokiko enplegua.
  5. Otordu-zerbitzu jasangarria: erosketetan, hondakinen kudeaketan, ontzien murriztapenean edo ontzi biodegradagarri nahiz berrerabilgarrien erabileran politika jasangarria duten eta hurbileko eta sasoiko produktuekin lan egiten duten tokiko hornitzaileak aukeratu.
  6. Kontsumoa murriztu: ahal dela, saihestu filmazio-ekipoak, -materialak edo -elementuak erostea, alokairua sustatuz. Murriztu paperaren erabilera eta sustatu digitalizazioa. Ezarri garapen jasangarrian oinarritutako erosketa- eta fabrikazio-irizpideak.
  7. Murriztu, berrerabili eta birziklatu: sortu hondakinak kudeatzeko plan bat: gaikako bilketa bulegoan eta platoan. Dekoratua, jantziak eta abar alokatu, berrerabili, maileguan eskatu eta bigarren eskukoak erosi. Soberakinak banatu, saldu edo ongintzazko elkarteei eman.
  8. Ura: bizi-iturria: saihestu norberak erabiltzeko plastikozko ur-botilak eta, horien ordez, jarri ur-banatzaileak / ontziak betetzeko guneak, eta sustatu botila eco-friendly pertsonalizatuak, kantinplorak eta abar.
  9. Murriztu energia-kontsumoa: sentsibilizatu energia-eraginkortasuneko ohituretan: itzali argiak erabili behar ez direnean, saihestu standby-egoera eta erabili kontsumo baxuko argi eta bonbillak eta bateria birkargagarriak. Birziklatu materiala horretarako prestatutako tokietan.
  10. Ebaluazioa: izendatu Eco-Manager bat jasangarritasun-planaren jarraipena egin dezan. Produkzioaren aurre- tik eta ondoren, ebaluatu zure karbono-aztarna, kalkulagailua erabiliz.

Tresnak

Jardunbide Egokien Gida: zuen proiektuetara egokitu ditzakezuen neurri eta ekintzak hartzen ditu barne.

Karbono-aztarnaren kalkulagailua: ekoizpen baten inpaktua ezagutzeko eta, era horretan, hura txikiagotzeko zer egin jakiteko.