Araban filmatzea

Vitoria-Gasteiz Araba Film Commission zerbitzuak aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkie Araban filmatu nahi duten enpresa eta profesionalei, eta, aldi berean, herrialdean filmatzea aukeratzen duten ikus-entzunezko ekoizpenetarako baimenen kudeaketa integrala eskaintzen du.

Jar zaitez harremanetan Vitoria-Gasteiz Araba Film Commission zerbitzuarekin, zure proiektuaren garapenean lagun diezazugun eta bidelagun izan gaitezen.

Zerbitzuak

  • Proiektuari zuzendutako dagozkion aholkularitza eta informazioa.
  • Barruko eta kanpoko kokapenen inguruko aholkularitza eta bilaketa.
  • Filmaketa baimenen kudeaketa arin eta eraginkorra.
  • Estatuan zein nazioarte mailako esperientzia zabala duten profesional eta enpresekin harremanak bideratzea.
  • Deialdiei, dirulaguntzei, zerga-pizgarriei eta tasa-salbuespenei buruzko informazioa.
  • Intereseko instituzio, elkarte eta erakundeekiko koordinazioa.

Ekoizpen-bulegoak

Vitoria-Gasteiz Araba Film Commission zerbitzuan ekoizpen, arte edo jantzi sailetarako instalaziorik egokienak aurkitzen lagunduko dizuegu, herrialdean zuen proiektuak baldintza onenetan garatu ahal izan ditzazuen.

Bulegoak, industria-nabeak eta beste espazio estrategiko batzuk ditugu zure filmaketaren logistika optimizatzeko.

Horrez gain, jabe pribatuekin harremanetan jartzen lagunduko dizuegu, zuen ekoizpenaren behar espezifikoetara egokitzen diren bestelako espazioetara sartzeko aukera izan dezazuen.

Ostatuak

Araban, ostatu eskaintza osoa dugu eskuragarri. Hemen kontsulta dezakezu.