Zerga-pizgarriak

% 70 arteko kenkari fiskalak

Estatuko nahiz nazioarteko ikus-entzunezko ekoizpen guztietarako, baita formatu digital berrietarako ere.

Hortaz, film luzeei, film laburrei, fikziozko edo animaziozko ikus-entzunezko telesailei, dokumentalei eta ikus-entzunezko bestelako lanei aplikatzen zaizkie.

Kenkariaren ehunekoak

% 60koa, EAEn (Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan) egindako gastua guztizko gastuaren % 50 baino gehiago bada.

% 50ekoa, EAEn (Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan) egindako gastua guztizko gastuaren % 35 eta % 50 artean badago.

+% 10ekoa jatorrizko bertsioa euskaraz bakarrik duten ikus-entzunezko lanetarako.

Kenkariaren mugak

Ikus-entzunezko telesailetan: 3 milioi euro atal bakoitzeko.

Gainerako ekoizpenetan: 10 milioi euro ekoizpen bakoitzeko.

Kenkariaren intentsitatea

Estatuko ekoizpenetan, ekoizpenaren aurrekontu orokorraren edo ekoizpen exekutiboaren % 50, zergapekoak lan bakoitzagatik jasotako laguntza guztiak barne hartuta. Mugaz gaindiko EBko ekoizpenetan, muga % 60koa izango da.

Mugarik ez, zailtzat jotzen diren edo Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) Garapenean Laguntzeko Batzordearen zerrendako herrialdeek parte hartu duten ikus-entzunezko lanetan.

Lan zailtzat jotzen dira hauek:

  • Jatorrizko bertsio bakarra euskaraz duten lanak.
  • Zuzendari berri batek egindako lanak.
  • Emakumeek bakarrik zuzendutako film luzeak.
  • % 33 ≥-ko desgaitasun-maila dutenek bakarrik zuzendutako ikus-entzunezko lanak.
  • Aurrekontu baxuko lanak (< 1 milioi euro).
  • Dokumentalak.
  • Animaziozko lanak.
  • Film laburrak.
  • Merkatura sartzeko zailtasunak dauzkaten lanak (eskatuta).

Kenkaria aplikatzeko betekizunak

Ziurtagiri kulturala lortzea.

Euskadiko Filmategian egoera ezin hobean den kopia berri bat gordailutzea → Espainiako nazionalitatea ez daukaten ekoizle exekutiboei edo lanei ez zaie aplikatuko.

Lanaren gaineko titulartasunaren % berari eustea hiru urtez. Ekoizle exekutiboei ez zaie aplikatuko, eta ustiapen-eskubideak guztiz edo zati batean merkaturatzeko aukera egongo da.

Kenkaria hedatzeko baimena ematea.